XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norberaren nortasuna da autonomia

Gelako garbitasun eta ordenaren ardura

- Irakasleak gela garbia eta txukuna erakutsiko die eta gauzak non gorde behar dituzten azalduko du.

Gero, ordenari buruzko elkarrizketa bat egingo dute.

- Ariketak amaitu eta gero umeek, irakaslearen laguntzaz, dena batuko dute.

Gorriarekin jolasean

- Bloke logikoak mahaiaren gainean ipini.

Irudi gorri bat erakutsi eta esan: Irudi hau gorria da.

Gero irakasleak irudi gehiago erakutsiko du; gorriak badira, umeek gorria esango dute, eta gorriak ez badira, isilik geratuko dira.

- Txoko bakoitzean kutxa bat eta kolore desberdinetako fitxa batzu ipini eta umeek gorriak direnak kutxaren barruan ipiniko dituzte.

Umeek esango dute:

- Kutxaren barruan gauza gorriak daude.

- Kutxatik kanpo beste koloretako gauzak daude.

- Jolasak errepikatu fitxak eta objektu urdinak erabiliz.

Gorriaren eta urdinaren hormairudia

- Ikasleak bi taldetan banatu.

Talde batek objektu urdinak bilatuko ditu gelan eta beste taldeak objektu gorriak.

Gero, aurkitu dituzten gauzak izendatuko dituzte.

Azkenean, ume bakoitzak bere taldeak aurkitutako gauza bat marraztuko du.

Irakasleak horman kartulina urdin bat eta gorri bat ipiniko ditu eta umeek, irakaslearen laguntzaz, marrazkiak dagokien lekuan itsatsiko dituzte.

Ingurunearen aurkikuntza

Oharpena eta elkarrizketa

- Eskolako gela desberdinetatik ibilaldi bat egin umeekin, bakoitzean zer egiten den azalduz.

Adibidez:

- Hau gimnasilekua da .

- Zer dago gimnasilekuan?

- Zer egiten dute umeek gimnasilekuan?...

- Umeekin eskolari buruz hitz egin:

- Zer iruditzen zaizue eskola?

- Bazenuten gogorik eskolara etortzeko?

Zergatik?

- Zer izan da gehien gustatu zaizuena?...

Eskolako arlo xarmangarriak nabarmendu umeak motibatzeko.

Eskolaren hormairudia

- Ume bakoitzari orri bat eman eta eskolan gehien gustatu zaienari buruz marrazki bat egiteko eskatu.

Amaitzean umeak bere marrazkia erakutsiko du eta zer den esango du.

Azkenean marrazki guztiekin hormairudi handi bat egin.